1. Ingurunea eta IAM prestatzea (AWS Academy)¶
Helburua¶
AWS Academy (Learner Lab) ingurunea prestatzea Windows Serverekin lan egiteko.
AWS Academy kontuan hartzekoak¶
- Sarbidea ikastaroaren laborategiko kontuarekin egiten da (federazioa). Ez dago Billing-era ezta ordainketa-metodoetara sarbiderik.
- Normalean EZ da beharrezkoa ezta gomendagarria ere IAM erabiltzaile berriak sortzea. Laborategiaren rola/aldi baterako kredentzialak erabiltzen dira.
- Eskualdeak/zerbitzuak ikastaroak muga ditzake. Erabili beti irakasleak adierazitako eskualdea.
Gomendatutako urratsak¶
- AWS CloudShell erabiltzea komandoetarako (ez da beharrezkoa kredentzialak lokalean instalatzea/gordetzea).
- Ikastaroak hala eskatzen badu, PRAKTIKETARAKO zehaztutako POLITIKAk/ROLAk sortu, baina ez sortu IAM erabiltzaile gehigarririk.
- Baliabideetarako tag komunak definitu (adib.: Proiektua=WindowsServer, Ikastaroa=Academy) garbiketa errazteko.
- Zerbitzu-kuotak berrikusi behar bada (adib., EC2 instantzia mota eskuragarriak).
Tresnak¶
- AWS Management Console (IAM: rolak eta politikak, ez Billing).
- AWS CloudShell edo AWS CLI laborategiko aldi baterako kredentzialekin.
Egiaztapen zerrenda¶
- Zein eskualde erabili baieztatuta
- CloudShell martxan laborategi baimenekin
- Baliabideetarako tag komunak definituta
- (Aplikagarria bada) Ikastaroak zehaztutako Rol/Politikak sortuta
Baliabideak¶
- IAM praktika onak: https://docs.aws.amazon.com/IAM/latest/UserGuide/best-practices.html
- AWS CloudShell: https://docs.aws.amazon.com/cloudshell/latest/userguide/welcome.html
- Hurrengoa: 2. EC2 Windows Server-rentzat